TAILERRAK
Gehienez ere 12 laguneko lantaldeak osatuko dira. Partehartzaileek hausnarketarako espazioa eta erritmo propioa eramateko aukera izango dute. Beraz, erronka beraren aurrean bizipen ezberdinak esperimentatzeko aukera izango dute.
Tutoretzapeko jardunaldiak 9: 00etan hasi eta 17: 00etan amaituko dira. Bazkaltzeko etenaldia ordu eta erdikoa izango da, gutxi gorabehera. Sukaldaritza etxeko eta sasoi aldikoa da. 17: 00etatik aurrera, parte-hartzaile bakoitzak bere denbora nahi duen modura kudeatuko du. Tailerra irekita mantenduko da lanean jarraitu nahi dutenentzat.
Erabiliko diren materialen inguruan, denak berezko edota Ur mara Museotik gertuko material naturalak eta organikoak izango dira.
Ur mara museoa Alkiza herritik 2 km ingurura dago, bertan kokatzen da udal aterpetxea. Primeran jaten den taberna jatetxe bat ere badago, honetaz gain, naturatik ibilaldi ederrak egiteko aukera dago.
IRTEERA
Tailerrak larunbatean amaituko dira, sagardotegi batean agurreko afaria.