Ur Mara museoak eta Sormenaren kabiak udako egoitzak aurkezten dituzte. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko egoitzak dira. Artea, zientzia eta sormen prozesuak gustuko dituztenei zuzenduak. Ur Marako tailerrean, Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek hausnarketak eta egiteko moduak bateratuko dituzte, aldi berean, parte-hartzaile bakoitzaren prozesuekin batera arituko dira, arte-sorkuntzako teknikak partekatuz.
Astebeteko hiru egonaldi desberdin proposatzen dira, hiru adituren bisitaz osatuta.
Tailerrak Ur Mara Museoan izango dira.